enplegua

Enplegua sustatzeko planak 321 milioi euroko aurrekontua izango du aurten

Confebask eta UGT eta CCOO sindikatuak ados agertu dira Jaurlaritzaren planarekin.

2012ko otsailaren 22a
13:00
Entzun

321 milioi euro bideratuko ditu aurten Eusko Jaurlaritzak enplegua sustatzeko planera. Confebask EAEko enpresarioen elkarteak eta UGT eta CCOO sindikatuek bat egin dute planarekin.

Gaur eman dute aurrekontuaren berri, eta aipamen berezia egin diote gazteen artean enplegua sortzeari, baita ekintzaileen bitartez lana sortzeari ere.

Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua, Nuria Lopez de Gereñu Confebaskeko idazkari nagusia, Damaso Casado UGT-Euskadiko idazkari nagusia eta Unai Sordo CCOOko EAEko idazkari nagusia izan dira gaurko bileran.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.