Industria

Enpleguaren %1,9 galdu zuen industriak 2013tik 2014ra, baina salmenten %0,1 besterik ez

Eskualdeka, Gipuzkoako Urola kostak eta Arabako Errioxak handitu zituzten gehien salmentak, eta Bizkaiko Enkarterriak eta Arabako Mendialdeak jaitsi zituzten gehien, Eustaten datuen arabera.

Beharginak lanean Gasteizko Mercedesen. RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS
xabier martin
2016ko maiatzaren 13a
18:29
Entzun

2014 ez zen urte ona izan industriarentzat, batez ere enpleguari begira. Sektoreak 3.611 enplegu galdu zituen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Eustaten arabera; %1,9 jaitsi zen alorreko enplegua 2013tik 2014ra eta industrian dihardutenen kopurua 183.849an finkatu zen. Jaitsiera horrek, ordea, ez zuen pareko gainbeherarik izan salmentei dagokienez. Alegia, salmenten jaitsiera apenas izan zen; %0,1 gutxiago saldu zuten enpresek (66.479 euro), guztira 47.074.457 euro. Beraz, lanpostu gutxiagorekin salmenta mailari eutsi zitzaion.

EAEko industriaren enplegua eta salmentak eskualdeka aztertu du Eustatek, halaber, eta emaitza da Gipuzkoako Urola kostak (%6,8) eta Arabako Errioxak (%5,7) handitu zituztela gehien salmentak, 2013tik 2014ra. Bizkaiko Enkarterriak (-%13,7) eta Arabako Mendialdeak (-%19,5), berriz, jaitsi zituzten gehien.

Enpleguari dagokionez, Gipuzkoan Bidasoa beherea zen indutria arloan okupatu gutxien zituen eskualdea 2014an, 4.024 (-113), eta Donostialdek zituen gehien, 18.457 (-188). Baina, eskualdetik eskualdera uniformetasun handiena duen lurraldea. Araban, adibidez, aldeak oso nabarmenak dira eskualde batetik bestera. Arabako lautadan 23.456 langile ditu industriak (-712) eta Mendialdean 322 (-7) baino ez. Bizkaian ere alde handiak daude leku batetik bestera. Bilbo handian 40.135 daude (-439) eta Enkarterrietan 1.371 (-86).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.