Meatzaldea

Enpleguaren arazoak okerrera egitearen beldur

2018ko maiatzaren 20a
00:00
Entzun
Somorrostro haranaren mendebaldean Trapagarandik iparraldera, Ortuella, Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbena hartzen ditu Meatzaldeak. Aspaldi itxi ziren paisaia erabat moldatu zuten meatzeak, eta inguruak ere pairatu zuen 80ko urteetako industriaren birmoldaketa. Estualdi hari eutsi zioten hainbat lantegik, baina azken urteetan haietako askoren indarra ere iraungitzen joan da, eta horren ikurretako bat izan daitezke Babcock & Wilcoxeko eraikin abandonatuak. Hala ere, oraindik orain, lantegi asko daude Meatzaldeko poligonoetan, eta hor dago Petronorren jarduera ere. Industria jarduerak ekonomian duen pisua askoz handiagoa da Meatzaldean Ezkerraldean baino.

Hala ere, enplegua arazo handia da Meatzaldean. 2016. urtean ia %20ko langabezia tasa zuen Ortuellak, eta ia %19koa Abanto-Zierbenak. Muskizen eta Trapagaranen ere, herrialdeko batez bestekoaren gainetik dago urteetan langabezia tasa. Eta lantegiak itxiz doaz. Adibidez, legebiltzarreko mahaiaren agerraldian, 2016an, Trapagarango alkateak azaldu zuen jada larri zebilela Productos Tubulares, inguruko bostehundik gora langile dituen lantegia. Aurten jakinarazi du Tubos Reunidosek hura itxi dezakeela. Zerbitzuetan ere, Barakaldoko merkataritza gune erraldoiek ez diete mesede handirik egin herrietako saltoki txikiei.

Eta, Ezkerraldearen moduan, biztanleen prestakuntza hobetzen ahalegin berezia egitea derrigorrezko ikusten zuten Meatzaldeko alkateek. Bi eskualdeetako hezkuntza datuak euskal batez bestekoaren dezente azpitik daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.