Eraikuntza arloko enpresa bateko bi arduraduni 300na euroko isuna jarri die epaileak, Irungo baserri bateko eraberritze lanetan langile batek izandako istripuaren erantzule jota.
2005eko ekainean izan zen ezbeharra. Epaileak dioenez, beharginak ez zituen oinarrizko segurtasun neurriak hartu, aldamioak ez zituen babes neurriak eta, ondorioz, lan haietan ez ziren enpresako segurtasun planeko neurriak bete.
Lanean ari zela, aldamioko zati bateko altueran aldaketak egin zituen langileak, eta lurrera jausi zen. Zauriak izan zituen.
Epaiketan enpresako bi arduradun haiek ados azaldu ziren Fiskaltzak egindako isun eskaerarekin.