Ekonomia

Enpresa batzordeak ez du Edesa Industrialeko erregulazio espedientea onartu

Garagartzako lantegirako iragarri den enplegua erregulatzeko espedientea negoziatzeko lehen bilera gaur egin dute zuzendaritzak eta enpresa batzordeak.

CNA taldeak Garagartzan duen lantegia. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS
Irune Lasa.
2016ko urriaren 14a
13:51
Entzun

CNA Fagorrek asteon iragarri du Edesa Industrialen Garagartzako lantegian jarduera eten egingo dela "linea berri baten ekoizpena dela-eta, lantegiaren ahalmena merkatura eta aurreikusitako stock-era egokitzeko".  Enplegua erregulatzeko espedientearen gutxieneko aplikazioa proposatu dio gaur zuzendaritzak enpresa batzordeari; azaroan soilik aplikatuko litzateke, eta era partzialean, batzordeak azaldu duenez.

Proposamenari ezezkoa erantzun dio batzordeak, "bere baitan ez baitu inolako irtenbiderik proposatzen". Enpresaren etorkizunaren inguruan kezka sortzen dien urrats berria da, gainera, batzordearentzat. "Ez dugu inolako zalantzarik CNA Fagor proiektua bideragarria izan daitekeela. Ez da alarma pizteko unea, horrek ez baikaitu inora eramango. Zuzendaritzaren aldetik argitasun handiagoa falta da, gardentasun handiagoa, konpromiso handiagoa, seriotasun handiagoa".  

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.