Enpresa parke bat irekitzea sustatu dute euskal enpresa batzuek Txinan

Asiako merkatuan sartzeko asmoz bultzatu dute proiektu hori, eta 50 milioi euro inbertituko dituzte

ERREDAKZIOA
2008ko irailaren 5a
00:00
Entzun
Etorkizuna Asia dela diote ekonomian adituak diren hainbatek, eta euskal enpresak ere hara begira jarri dira. Izan ere, Txinako Jian Yin hirian enpresa parke bat irekitzea bultzatu dute hainbateuskal enpresaburuk.

ICSA Socios Consultoresen aholkularitza taldearen eskutik etorri da ekimena, eta, Fede Solana hango zuzendariak azaldu duenez, euskal enpresentzat aukera ona izango da munduko ekoizleen alboan egoteko eta, modu horretara, euren produktuak eskaintzeko. Proiektu horrek 50 milioi euroko kostua izango du, eta 50 enpresentzako tokia egongo da bertan. Parkeak, guztira, 120.000 metro koadroko azalera izango du.

Autogintzako, ontzigintzako, siderurgiako, industriako eta haize makinak ekoizten dituzten enpresentzat da parkea. Yiangtsu probintzian dago, eta, Solanaren arabera, Txinako bigarren BPGtik altuena duen probintzia da. Parke horren inguruan autogintzako enpresak, ontziolak, metalgintza enpresak eta beste hainbat lantegi daude. Euren artean negozioak egiteko toki estrategikoan kokatuta egongo da, beraz.

Eraikinak erosi ahala errentan hartu ahal izango dituzte, eta enpresa bakoitzaren neurrira egokituta egongo dira. ICSAk hasieratik bukaerara eskainiko die aholkularitza zerbitzua enpresei .
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.