Bizkaiko Foru Aldundiak, Europako Enpresen Zentroak eta Euskal Herriko Unibertsitateak Bizkaiko hirugarren enpresa mintegia aurkeztu zuten atzo: Zitek Bilbao.
Hiriburuko Ingeniaritzako Goi Eskolan egongo da, eta oinarri teknologikoa duten enpresak sortzera egongo da bideratuta. Mintegi horretan EHUko ikasleen berrikuntza proiektuak landuko dituzte. Bizkaiko Foru Aldundiak 400.000 euro inbertitu ditu azpiegitura horretan.
Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiaren arabera, berrikuntzaren aldeko apostua ez da gastutzat hartu behar, inbertsiotzat baino. Hain zuzen, erakundeen nahia ekintzaileek babesa edukitzea dela ere gaineratu du, Ingeniaritza Eskolako adituena, kasu.
Iñaki Goirizelaia EHUko errektoreak nabarmendu du «ikasgelan ikasitakoa enpresara eramatea» dela garrantzitsuena. Bestetik, «gizarte joria» izateko, ekintza kultura defendatu behar dela adierazi du, «eta batez ere krisi garaian».
Proiektuak hiru urtez garatu ahal izango dira instalakuntza horietan, eta sustatzaileek esan dutenez, «prezio oso lehiakorretan».
Enpresa teknologikoak sortzeko mintegia aurkeztu dute Bilbon
400.000 euroko inbertsioa izan du, eta Aldundiak, EHUk eta Europako Enpresen Zentroak bultzatu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu