Argazki digitalen arrakasta bizkorrak jokoz kanpo utzi ditu argazki filmak egiten zituzten konpainiak. Horien artean Kodak izan da kaltetuena. Iazko urtarrilean iragarri zuen 15.000 lanpostu ezabatuko zituela, baina orain iragarri du orotara 22.500 eta 25.000 artean kenduko dituela. «Gure ohiko produktuen salmenta uste baino bizkorrago ari direnez jaisten, behartuta gaude gure kostuak bortitzago murriztera», azaldu zuen Antonio Perez Kodakeko presidenteak. Dagoeneko 13.475 langile bota ditu Kodakek, eta kostuak 800 milioi dolarretan gutxitu.
ENPRESAK. Iaz iragarritako 15.000 kaleratzeei beste 10.000 gehitu dizkie Kodakek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu