Nafarroako Baserritarren Kutxari eta beste zenbait akzioduni 272 milioi euro emango dizkie Gas Natural konpainia katalanak, Dersa enpresaren %100aren truke. Haize errota sailen jabe da Dersa (Desarrollo de Energias Renovables), eta enpresa bereganatuz, energia eolikoaren aldeko apustua egin du Gas Naturalek, bere energia iturriak askotarikoagoak izateko bidean.
1996an sortutako enpresa, 470 megawatteko potentzia du lanean gaur egun Dersak bere haize errota sailetan eta 1.229 megawatteko potentzia garapen fasea. Gas Naturalen egitura berehala sartuko den arren, Dersak Nafarroatik jarraituko du lanean. Hala adierazi zuen atzo Gas Naturaleko presidente berriak, Salvador Gabarrok.
ENPRESAK. Nafarroako Dersa erosi du Gas Naturalek, 272 milioi euroren truke
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu