Sapa armagintza enpresak datorren urtean itxiko du Soraluzeko lantegia. Produkzioa eta 49 langileak Andoaingo lantegira eraman nahi ditu Sapak. Enpresako langile batzordeak atzo Soraluzeko udaletxean salatu zuenez, «espekulazio operazioa» egin nahi du zuzendaritzak. Sapako arduradunek, berriz, «kostu ekonomikoak» aipatu dituzte itxiera justifikatzeko, eta azaldu du urtarriletik martxora itxiko duela, gradualki, Soraluzeko fabrika.
ENPRESAK. Soraluzeko lantegia itxi eta langileak Andoainera eramango ditu Sapak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu