Enpresari bat zigortu dute, lan istripu batengatik
DONOSTIA. Epaitegi batek urtebeteko kartzela zigorra ezarri die Eibarko tailer bateko jabeari eta tailerreko arduradun bati, ez zituztelako beharrezko neurriak hartu lan istripu bat saihesteko. 2005eko abenduan makina batek langile baten eskua zanpatu zuen, eta langileak behatz bat galdu zuen. Sententziaren arabera, zigortuek segurtasun neurriak falta zirela bazekiten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu