Ekonomia

"Enpresari eta langileen arteko konfiantzan" oinarritutako lan harremana defenditu du Confebaskek

Kudeaketan gardentasun handiagoa eskatu du Larrañagak, horrela beharginak identifikatuta senti daitezen enpresa proiektuarekin.

Lander Muñagorri Garmendia.
2016ko apirilaren 18a
07:40
Entzun

Konfrontazio leku izateari utzi, eta kolaboraziorako gune bihurtu. Aldaketa hori eman behar du enpresak, Roberto Larrañaga Confebaskeko presidentearen arabera. “Zuzendaritza eta langileek elkarri bizkarra emanda lan egiten badute, ez dezagun espero proiektuak aurrera egitea”. Horregatik, kudeaketara gardentasuna eramatea izango du ardatz patronalak proposatu duen lan harremanetarako eredu berriak. Gaur goizean aurkeztu du bere proposamena Confebaskek Adegi, Cebek, SEA eta enpresa munduko 400 ordezkariren aurrean. “Enpresa proiektu komun bezala ulertzen hasi behar dugu”, esan du Larrañagak. Bide hori egin ezean, “enpresak ataka zailean” egon daitezkeela nabarmendu du.

Hori guztia beharrezko izango da patronalaren arabera, “gaur egun ezer ziurra baldin bada, hori ezegonkortasuna delako”. Merkatuen aldakortasun egoera hori dela eta, enpresek malgutasuna behar dutela nabarmendu du Eduardo Aretxaga patronaleko zuzendari nagusiak. Baina hori lortzeko langileen eta zuzendaritzaren arteko harremanak aldatu behar du, eta “behargina proiektuaren parte sentituta”. Horretarako, kudeaketan gardentasuna beharrezkoa dela uste du, bertan parte hartzeko eta egokitzeko. Horrek egonkortasuna ekarriko luke enplegura, haren arabera, eta gazteen enplegua ere susta lezake. Azken finean, enpresan zeresana izango duten langileak nahi ditu patronalak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.