Entzun, arren, Wall Street

Joseba Barandiaran Andueza.
2009ko uztailaren 14a
00:00
Entzun
«...zu zaitugu patroi, gidatu gure hankak, entzierro hontan, otoi». Jakina da gure txerritxoen entzierroa batik bat Wall Street zabalik den orduetan izaten dela. Atzo ere arratsaldeko ordubietatik aurrera bizitu zuten pausoa geure txerritxoek, ehiztariak lagun zituztela. 1.505 milioiren salerosketa baino izan ez zen arren, adarkadarik gabeko entzierro garbia izan zen: aho batez, kolore berde beltza nagusitu zen, igoerak, AEBetako Goldman Sachs bankuaren gaineko aurreikuspen onek Wall Street patroia poztu baizuten. Acciona eta Mapfrek %5na pasa irabazteak edo %4na pasako Banesto eta Arcelorren kurrinkek mirari kutsua dute. Baina bi banku handienak %2,8na pasa igoz gero, eguneko ibilbidea Santo Domingotik aurrerakoa bezala lautzen da; Edurnezurirekin (+%1,83) batera, Ibex-35 (+%2,38) indizeak irabazitako 222 puntuetatik, 121 azaltzen dituzte. Eurostoxx-50 (+%2,79) indizeko 50 osagaiek ere gora egin zuten atzo. Ez da mirari makala.



Pernandoren egia da Espainiako aurrezki kutxa kopurua murriztu beharko dela. Malagako Unicajak Jaengoarekin bat egingo du, autonomia erkidego bereko bat-egiteak errazago diren erakusgarri. Bankuei ere ezingo zaie begirik kendu, zer gerta ere.



Bidaiariak %13 gutxitu dira ekaina bitarte Espainiako hegaldietan. Iberiak (+%3,66), zeinak presidentea aldatu berri duen, ez zion jaramonik egin berriari, eta British Airwaysekiko bat-egiteari begira, sendo ageri da. Britainiarra kapitala hedatzekotan dabil.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.