Eolikoei buruzko Iberdrola eta Gamesaren ituna, hautsita
MADRIL. Parke eolikoen inguruan zuten elkarlanerako akordioa hautsi dute Iberdrolak eta Gamesak. Bi enpresek jakinarazi dutenez, munduko ekonomiaren egoerak aldatu egin ditu merkatuko baldintzak eta bi konpainien estrategiak; horregatik, hitzarmena bertan behera uztea erabaki dute. Elkarlanerako akordioa 2008an sinatu zuten eta 2009an moldaketa batzuk egin zizkioten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu