Epaile batek dio Gasteizko autobusetako enplegu erregulazioa legez kanpokoa dela

ELAk udalaren kudeaketa salatu du, eta dimisioak eskatu ditu.

Tuvisaren autobus bat, Gasteizko kale batean. JAIZKI FONTANEDA (FOKU)
jokin sagarzazu
2020ko maiatzaren 28a
12:49
Entzun

Gasteizko Lan Arloko Epaitegiak legez kanpokotzat jo du Arabako hiriburuko autobus zerbitzu publikoa ematen duen konpainiako (Tuvisa) zuzendaritzak bere langileei ezarritako aldi baterako lana erregulatzeko espedientea. Enpresa batzordeak eskatu du erregulazioa kentzeko eta berehala itzultzeko ohiko zerbitzuen %100era. Halaber, ordaindu gabeko soldata «guzti-guztiak» ordaintzeko eskatu du.

Komunikabideetara bidalitako ohar batean, ELA sindikatuak udalaren «kudeaketa negargarria» salatu du, eta Amaya Barredo konpainiaren kontseiluko presidentearen eta Marijo Ajuriaguerra kudeatzailearen dimisioa eskatu du. «Enpresako zuzendaritza osoa berehala kargutik kentzeko eskatzea beste irtenbiderik ez dago».

Langileen batzordeak gogorarazi duenez, «garraio publikoaren sektoreko enpresa bakarra» izan da aldi baterako enplegu erregulazioa ezarria duena. Salatu du horren bidez bere gastuak finantzatu nahi izan dituela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.