Ekonomia

Epaileak absolbitu egin du Zubiarre, Sprilurreko zuzendari ohia

Intimitatearen aurkako delitua egozten zioten akusazioek, eta Zubiaurrek berak ere aitortu zuen espioitza elektronikoa egin izana. Epaileak ebatzi du Zubiaurrek hura egin zuen garaian delitu hori ez zegoela Zigor Kodean.  

Irune Lasa.
2016ko azaroaren 9a
14:34
Entzun

Epaileak absolbitu egin ditu Antton Zubiaurre eta haren konfiantzako administrari bat, intimitatearen kontrako delitu batetik. EAJrekin Mendaroko alkate izandakoa, Zubiaurre zuzendaria izan zen Sprilur Jaurlaritzako eraikuntza industrialerako lurzoruen sustapeneko sozietate publikoan, Ibarretxeren azken agintaldian. Ondoren, 2009 eta 2010 urteetan Patxi Lopez gobernuan zela, Spriko goi kargu bateko posta elektronikoan sartu zela aitortu zuen Zubiarrek berak epaiketan. Iñaki U. administrariak, berriz, ukatu egin zuen halako batean parte hartu izana. Epailearen arabera, akusazioek Zubiaurreri egotzitako delitua ez zegoen indarrean hura Spriko goi karguaren posta elektronikoa espiatzen aritu zenean; juxtu geroaxeago, 2010eko erreformarekin sartu zen Zigor Kodean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.