ekonomia

Epaileak baliogabe utzi du Telefonicako euskal preso ohi baten kaleratzea

2011ko irailaren 29a
20:19
Entzun

Bilboko Auzitegiko alor sozialeko laugarren aretoko epaileak baliorik gabe utzi du Telefonicak Joseba Etxezarreta euskal preso ohiari ezarritako kaleratzea, LABek esan duenez. Sindikatuak enpresari Etxezarreta berehala hartzeko exijitu dio.

1983tik Telefonicako langilea zen hura, eta duela hamahiru urte atxilotu egin zuten. Zigorra bete ostean, Telefonicako lanpostua berreskuratzeko eskatu zuen, baina enpresak jakinarazi zuen Etxezarretak berak utzi zuela lanpostua.

LABek askotan eskatu izan dio Telefonicari preso ohia berriro hartzeko, "ez zuelako nahita utzi". Auzitegiak ere iritzi dio Etxezarretak ez zuela bere kabuz laga lanpostua.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.