Urriaren 10ean amaitu zen Galdakaoko Formica enpresa ixteko espediente erregulazioaren inguruko negoziazio epea. Horrenbestez, langile batzordeak etasindikatuek erabaki dute auzitara jotzea. Txosten horrek dioenez, 169 langile utziko dituzte kalean hasiera batean, eta gero, gainontzeko denak (beste 35), fabrika osoa itxi arte.
«Guk lana nahi dugu; hori defendatzen dugu», esan zuten atzo sindikatuetako ordezkariek. Langile batzordeak itxialdiarekin jarraitzeko asmoa azaldu zuen, gainera. Gaur bertan batzarra egingo dute fabrikan, langile guztiei egoeraren berri emateko. Enpresak iragarri du 20 eguneko kalte-ordainekin kaleratuko dituela langileak.
Corrugadosen epaiketa, gaur
Bestalde, Corrugados Azpeitia enpresako langile batzordeak (ELA eta LAB) salaketa jarri zuen 60 langileren kaleratzearen aurka, eta gaur izango da epaiketa EAEko Auzitegi Nagusian. Lan ikuskaritzak esana du berak erabakiko balu «baliogabeturik» utziko lukeela «kaleratze bateratua». Ikuskaritzaren txostenari helduta, sindikatuek uste dute kaleratzeek ez dutela oinarririk. «Ez da negoziaziorik egon», dio txostenak.
Epaitegietara eramango dute Formicako erregulazio espedientea
Langile batzordeak eta ELA, LAB eta CCOO sindikatuek enpresa ixteko txostena baliogabetzea nahi dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu