Epsilon Euskadiren finantza egoera eta egoera ekonomikoa argitzeko ekimen bat hitzartu dute Eusko Legebiltzarreko alderdi guztiek, EAJk izan ezik. Autogintza sektoreko enpresa horrek 6,5 milioi euroren diru laguntza publikoak eta 40 milioi euroren kreditu eta abal publikoak jaso ditu sortu zenetik; egun, ordea, zazpi milioi euroren galerak ditu.
Horregatik, Epsilon Euskadiri laguntza horiek zergatik eman zaizkion, enpresa zer egoeratan dagoen eta bideragarria den ala ez jakin nahi dute PSE-EEk, PPk, Aralarrek, EAk, EBk eta UPyD alderdiek.
Epsilon Euskadiri emandako diru laguntzak argitzeko eskatu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu