Mark Payne Epic Racing taldeko sortzaileak aurkeztutako helegitea ere ez du aintzat hartu epaitegiak. 2011ko apirilean talde horri saldu zizkion Epsilonek autogintzaren inguruan zituen aktibo guztiak.
Villadelprat 900.000 euro ordaintzera zigortu, eta hiru urteko inhabilitazioa ezarri zion Maria Trinidad Santos epaileak 2013an. Epaileak ebatzi zuen Villadelpratek Epsilonen porrota okerragotu zuela.
Arabako Auzitegiak helegitea bazztertuta, Gasteizko 1. Instrukzio Auzitegiak amaitu egingo du instrukzio fasea; hori amaituta, espero da epaileak epaiketa abiatzeko autoa kaleratzea.
Zer da Epsilon?
Autogintzari lotutako zentro berritzaile bat izateko sortu zuten 2007an, Miñaoko Parke Teknologikoan. Egunen batean 1 Formulan lehiatzeko asmoa ere bazuten sortzaileek. Ametsak, ordea, gutxi iraun zuen, 2009an jada fakturazioa %30 jaitsi zen, eta argi geratzen hasi zen kontuek ez zutela ematen. Fakturazioa uste zenaren erdia izan zen, eta 2008tik 2011ra 12,5 milioi euro galdu zituen Epsilonek.