Erabakiak

2011ko irailaren 7a
00:00
Entzun
Urte politikoko Diputatuen Kontseiluaren lehen bileran hiru erabaki hartu dituzte:

AURREKONTUAK ALDATU



Aurrekontuen foru araua aldatzea proposatuko diete Batzar Nagusiei, zazpi milioi euroren inbertsioak atzeratzeko:

Errepideak eta bidegorriak. Lau milioi euro. Zarauzko saihesbidea, Lasarte-Oriako hegoaldeko lotura eta Tolosako N-1en eta N-3650en lotura.

Hondakinen Partzuergoa. Hiru milioi euro. Partzuergoaren ejekuzioa uste baino polikiago doa eta diru hori diru sailetik atera nahi dute.

FINANTZA PLANA



2011-2013 Finantza Plana eguneratu dute, aurrekontuetan oreka lortzeko. 2012ko aurrekontuetarako irizpideak zehaztu dituzte. Gastuak gutxitu eta zorra kontrolatu nahi dute.

2012KO HAZKUNDEA



2012ko aurrekontuak BPGaren %3,6ko hazkunde nominalean (inflazioa aintzat hartuta) oinarrituko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.