lan ISTRIPUA

Eraikuntza arloko langile bat hil da Donostian

50 urteko gizonezkoa da hildakoa. La Salle ikastetxean ari zen beharrean, eta bost metroko altueratik erori da.

2011ko abuztuaren 3a
18:58
Entzun

50 urteko langile bat hil da Donostian, La Salle ikastetxean eraikuntzako lan batzuetan ari zela bost metroko altueratik erori ostean. Eusko Jaurlaritzak esan duenez, atzo izan zen lan istripua, eta langilea hiriburuko erietxe batera eraman zuten, zaurituta. Gaur zendu da.

Ezbeharra zergatik gertatu zen ikertzen ari dira. Gizonezkoa da hildakoa.

LAB sindikatuaren datuen arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuetan edo lan baldintzen ondorioz hil den 31. behargina da gaurkoa. Iaz horrela 82 langile zendu zirela dio LABek, duela bi urte 85, 2008an 112 eta 2007an 125.

LABen arabera, "lan baldintza kaskarren" ondorioz hil da azken langilea ere. "Gure osasuna zaindu beharko luketen administrazio publikoen pasibotasuna ere salatu beharra daukagu".

Datozen egunotarako gehiengo sindikalak bilkurak antolatuko ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.