LAN ISTRIPUAK

Eraikuntza lan bateko bost arduradun zigortu dituzte, bi langileren heriotzagatik

Legorretan 2005ean gertatu zen istripuan ez zituztela behar ziren segurtasun neurriak hartu argudiatu du Donostiako epaitegi batek

2010eko urriaren 21a
14:33
Entzun
Donostiako epaitegi batek eraikuntza lan bateko bost arduradunei bi urteko kartzela zigorra ezarri die, Legorretan (Gipuzkoa) 2005eko irailaren 12an izan zen lan istripuaren erantzule direlakoan. Istripuan bi langile hil ziren, etxe baten eraikuntzan parte hartzen ari zirela, lurra mugitu eta gainera etorri zitzaienean.

Epaiak eraikuntza enresako administraria, arkitektoa, arkitekto-laguntzailea eta lanean ari ziren bi enpresetako arduradunak zigortu ditu. "Euri asko egin zuen egunen ondoren" ez zituztela behar ziren segurtasun neurriak hartu dio. Auzipetuak hildakoen senideak diruz konpentsatu dituzte, eta fiskaltzaren zigor eskaera onartu dute. Gainera, ezingo dute euren lanbidean bi urtez aritu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.