Euskal Herriko zein nazioarteko eraikuntza sektoreko enpresa garrantzitsuenetariko batzuk, 260 inguru, batuko dira BarakaldokoBECen gaurtik larunbatera arte. Laugarrenez irekiko ditu ateak Construlan azokak, eta, lehenengo aldiz, krisiaren eragina igerriko du. Izan ere, duela bi urte baino %37 erakustoki gutxiago izango dira aurten. Azokan izena eman duten profesionalen kopuruak, berriz, %13 egin du gora, eta 18.000 baino gehiago dira orain arte.
Besteak beste, berrikuntzari eta iraunkortasunari buruzko jardunaldiak antolatu dituzte egunotarako. Horrez gain, enpresa elkarteek sektorearen egoera eta suspertzea aztertuko dute hainbat batzarretan eta bileretan.
Salerosketa gehiago
INE Espainiako Estatistika Erakundearen arabera, otsailean gora egin zuen etxebizitzen salmentak Hego Euskal Herrian. Nafarroan izan da hazkunderik handiena: 696 etxe saldu ziren, aurreko urtean baino %76,2 gehiago. EAEn, berriz, iazko epe berean baino %31,2 egin zuten gora salmentek. Bizkaian, 852 etxe saldu ziren; Araban, 608; eta, Gipuzkoan, 511.
Eraikuntza sektorearen egoera aztertuko dute gaurtik Construlanen
Otsailean %76 igo dira etxebizitzen salmentak Nafarroan, eta %31 Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu