Ekonomia

Eraikuntza sektoreko kostuek %0,9 egin dute behera ekainean

Azken bi urteetako joera mantendu da aurtengo ekainean ere; urteko datuak kontuan hartuta kostuek gora egin dute, baina igoera geroz eta leunagoa da.

Berria.info
2013ko uztailaren 29a
12:58
Entzun

Eustatek kaleratutako datuen arabera Araba, Bizkai eta Gipuzkoako eraikuntza sektoreko kostuek %0,9 egin zuten behera ekainean aurreko hilabetearekin alderatuz. Hala ere, azken hamabi hilabeteetan izandako gorabeherak kontuan hartuta ez da aldaketarik egon eraikuntzako kostuetan.

Laneskuaren kostua berdina izan da 2013 urte guztian zehar, baina iazko ekainarekin alderatuz %1,1 garestitu da. Kontrako joera egon da lehengaien kostuen jarreran, horiek aurtengo maiatzetik ekainera %1,1 merkatu baitira. Azken hamabi hiletan aldiz, %0,4 egin dute gora lehengaien kostuek.

Azken hamabi hiletan lehengaiak gehien garestitu diren sektoreak izan dira industria ez metalikoan (%3,1), petrolioaren industrian (%2,2) eta makinariaren industrian (%2). Lehengaien kostuek, berriz,  behera egin dute sektore metalurgikoan (-%5,6), energia elektrikoaren eta gasaren sektorean (-%5,1) eta metalikoak ez diren mineralen sektorean (-%1,4). Horrela, azken bi urteetan izandako joera mantendu da: kostuek gora egiten dute baina igoerak geroz eta leunagoak dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.