Eraikuntzako langabeek protestak antolatu dituzte
Krisiari konpontzeko itxurarik ez diote hartzen Gipuzkoako eraikuntzako langabeen plataformako kideek. Eta, «gehien behar ditugunean, administrazioek gizarte prestazioak murriztea erabaki dute». Haien ustetan, erabateko aldaketa behar da enplegu eta gizarte politiketan. Enplegua sortzea beharrezko ikusten dute, baina baita dagoena banatzea ere, lanaldiak murriztuta. Eta gauza bera aberastasunarekin ere. Langabeziaren eta gizarte murrizketen aurka mobilizazioak deitu dituzte hilaren 12rako Iruñean, Donostian eta Bilbon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu