Eraikuntzako langile bat hil da Arrasaten, istripuan

Osalanek dio lanetan segurtasun neurririk ez dagoela. Hildakoa gizonezkoa da, 56 urte zeuzkan eta Ermukoa zen.

2007ko maiatzaren 11
18:48
Entzun
Langile bat hil da gaur goizean Arrasaten (Gipuzkoa), eraikuntza lanetan ari zela zortzi-hamar metroko altueratik erori ondoren. Osalan-eko teknikariek, istripuaren lekua aztertu ostean, segurtasun neurririk ez dagoela esan dute (arnesak...), eta dauden neurriek ez dituztela baldintza denak betetzen (barandek eta sareek).

Goizeko hamaikak inguruan izan da ezbeharra, Ferrerias kalean. Eraikinak hiru solairu ditu eta botatzear daude.

Hildakoa gizonezkoa da (Jose G.F.), 56 urte zeuzkan eta Ermukoa (Bizkaia) zen. Autonomo gisa egiten zuen lan, eta lanetako enpresa Ursalto da, Osalanek jakinarazi duenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.