Gasteizko Salburua auzoko Boulevard kalean egiten ari diren eraikin batean ari zen lanean 52 urteko J.R.D., eta hirugarren pisutik behera amildu da.
Zainketa Berezietako Unitate bat istripua izan den lekura joan da, baina ezin izan dute ezer egin langilearen bizia salbatzeko.
Gorpua 13:50ean eraman dute, Patologia Forentseko Zerbitzura.
Osalaneko ordezkariak ere joan dira istripua izan den tokira, eta ikerketa abiatu dute.
Lan Istripua
Eraikuntzako langile bat hil da Gasteizen, beharrean ari zela amilduta
Eraikuntzako langile bat hil da Gasteizen, lan istripuan. 52 urteko J.R.D., gizonezkoa, Salburua auzoko Boulevard kaleko eraikin batetik erori da, lanean ari zela, eta bertan hil da. Ertzaintzak jakinarazi duenez, eguerdiko 12:00etan izan da ezbeharra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu