Eraikuntzako langile bat hil da Mendigorrian, lau metrotik erorita

Hildakoak, J.F.L.L. gizonezkoak, 36 urte zituen; buruarekin lurra jo, eta hartutako kolpeagatik zendu da

Erredakzioa
Iruñea
2010eko urriaren 19a
00:00
Entzun
Langile bat hil zen atzo Mendigorrian (Nafarroa). Eraikuntza lanetan ari zela lau metrotik erori eta buruarekin jo zuen lurra. Hildakoak, J.F.L.L. gizonezkoak, 36 urte zituen, eta espainiarra zen, Zaragozako Ejea de los Caballeros herrikoa.

Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, 15:30 inguruan gertatu zen ezbeharra. Biomendi etxaldearen eraikuntza lanetan ari zen langilea. Biodiesela egiteko lantegi bat ari dira eraikitzen han. Oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik, lanbidez iturgina zen langileak oreka galdu zuen, eta lurrera erori zen. Eraikinaren goiko aldean zegoen. Foruzainak ari dira gertatutakoa ikertzen.

Larrialdi deia jaso ostean, Garesko mediku talde bat eta Lizarrako Ospitaleko anbulantzia bat bertaratu ziren istripuaren tokira. Oso larri zegoela ikusita, Nafarroako Ospitalera eramatea erabaki zuten. Han hil zen. Gorpua Nafarroako Auzitegi Medikuntza Erakundera eraman zuten ondoren, autopsia egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.