Eraikuntzako langile bat hilda topatu dute Bilbon

Egun batzuk zeramatzan hilik aldagelan.

2007ko apirilaren 10a
17:22
Entzun
Eraikuntzako langile bat hilda aurkitu dute gaur goizean haren lankideek aldagelan, Bilbon, Azurleku auzoan, Txurdinagako kiroldegiaren aurrean. Ertzaintzaren arabera, beharginak egun batzuk zeramatzan hilik.

Osalanek esan duenez, bihotzekoak jota zendu zen. Hipotesi hori egiaztatzeko autopsia egingo diote.

Hildakoa bilbotarra zen (JL.P.P.), eta 52 urte zeuzkan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.