Eraikuntzako langileek lan ituna defendatuko dute
DONOSTIA. Gipuzkoako eraikuntza sektoreko langileek elkarretaratzea egingo dute gaur, 12:00etan, Gipuzkoako Batzar Nagusien parean, zenbait enpresaburuk lan hitzarmena ez dutela errespetatzen salatzeko. ELA eta LABen arabera, enpresaburu horiek herrialdeko lan itunak zehazten dituen baldintzen azpitik kontratatzen dituzte langileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu