ATB multinazionalak erositako Babcocken etorkizuna arriskuan ikusten dute langileek. Euren egoera salatzeko eta erakundeei inplikazioa eskatzeko manifestazioa egin zuten atzo Sestao eta Barakaldo artean. SEPI, Jaurlaritza eta Espainiako Gobernuaren esku-hartzea eskatu zuen enpresa komiteak, «Babcocken bideragarritasuna eta langileen eskubideak babes daitezen eta eman diren diru laguntzak egoki erabili daitezen». Babcocken higiezinak kontrolatzeko ere eskatu zieten, espekulazio operazio baten beldur direlako.
Erakundeei Babcockez arduratzeko eskatu diete @:
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu