Ereinek enpresa itxi eta 40 lagun kaleratuko ditu
ZESTOA.Eroskiren banaketarako enpresak, Ereinek, lantegia itxiko duela iragarri du. Zestoako (Gipuzkoa) Arroa auzoan du egoitza nagusia eta txikiago bat Madrilen. 40 langilek egiten dute lan haietan, eta denak geratuko dira lanik gabe irailaren 15etik aurrera. Baldintzak adosteko, negoziazioak hasiko dituzte enpresak eta sindikatuek irailaren 1ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu