Eragozpen teknikorik ez bada, Erkorekak atea ireki dio Itzarrin dagoen funtzionarioen aurrezkia enpresak finantzatzeko erabiltzeari. Itzarrik duen diruaren erabilera zehazteko azken hitza Jaurlaritzako ordezkariek dute, BERRIAk atzo aurreratu zuenez.
Gaur egun, Itzarrik 437 milioi euroko ondarea dauka pilatuta. Gobernu organo parekideak ditu: erdiak Jaurlaritzaren ordezkariak dira, eta beste erdiak, sindikatuenak. Hori bai, bozketa batean berdinketa balego, azken hitza Itzarriko gobernu batzordeko presidenteak izango luke, legediak kalitatezko botoa aitortzen diolako. Itzarrin bazkide babesleak —gobernuak— izendatzen du batzordeko presidentea.