Euskadiko Kutxa-Ipar Kutxak, gaurdanik Laboral Kutxa, eta beste hainbat finantza erakundek egindako "iruzurra" salatu dute berriro Kaltetuak elkarteko kideek, Fagor eta Eroskiren ekarpenak erosi zituzten bezeroak denak. Mondragon taldeari 845 milioi euro "itzultzeko" galdegin diote ehundik gora pertsonek, Laboral kutxaren batzarra egiten ari zen Buesa Arenaren atarian. Batzarra egiten ari zela hainbat lelo ohikatu dituzte Laboral kutxaren aurka. Kaltetuak elkartea Mondragon taldeari egiten ari zaion boitarekin bat egiteko eskatu dio euskal gizarteari elkarte horretako bozeramaile Ricardo Gonzalez de Duranak , "euren dirua ere arriskuan egon daitekeelako".
Ekonomia
Eroski eta Fagorreko ekarpenen erosleek Kontsumobideren bitartekaritza baztertu dute
"Erakunde horrek ezin du inork dirua itzultzera behartu", esan du gaur Kaltetuak elkarteko bozeramaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu