ekonomia

Eroskik 42 milioi euro irabazi zituen iaz, 2010ean baino %40 gutxiago

2012ko ekainaren 23a
14:41
Entzun

Eroski kooperatibak 42 milioi euro irabazi zituen joan den urtean, gaur Elorrion egindako batzarrean jakinarazi duenez. Dena dela, 2010ean baino %40 gutxiago irabazi zuen.

Krisia dela eta, etekinak bazkideen artean ez banatzea erabaki dute eta, taldeak dioenez, 29 milioi euro gorde dituztela denera. Bestetik, 3,2 milioi euro hezkuntzara eta alor sozialeko beste eremu batzuetara bideratuko ditu.

Eroski taldeak 40.000 langile pasa dauzka, hamar mila bazkide inguru eta 2.207 establezimendu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.