Emaitza gazi-gozoak izan ditu Eroskik 2009. urteko lehen erdian. Orotara 46,1 milioi euro galdu ditu otsailaren 1etik uztailaren 31era arte, iaz epe horretan baino bost aldiz gehiago (8,4 milioi euro). Baina galera horiek Caprabo supermerkatu kate katalana erosteagatik -eta hedapenean egindako beste inbertsio batzuengatik- pilatutako 2.200 milioi euroko zorrari zor zaizkio. Zor horren interesak pagatzeko,110 milioi euro gastatu behar izan ditu Eroskik.
Zorraren zamarengatik izan ez balitz, Eroskik irabaziak izango lituzke. Izan ere, ustiapenaren mozkin gordina 171 milioi eurokoa izan da, hau da, gastu ez-finantzarioen eta diru sarreren arteko aldea positiboa izan da. Iaz baino %3 gutxiago dago hori, hein handi batean, Eroskik prezioak jaitsi behar izan dituelako krisi garaian bezeroei eusteko. Baita lortu ere, iazko lehen sei hilabeteetan baino %7,53 bezero gehiago erakarri dituelako.
Bezero gehiago bai, baina haiek egindako gastua %6,45 jaitsi da, produktu gutxiago erosteaz gain, Eroskik bere irabazi tarteak gutxitu dituelako. Saltoki kateak dio 97 milioi euro aurreztu dituztela bere bezeroek.
Eroskik 46 milioi euro galdu ditu aurtengo lehen sei hilabeteetan
Caprabo erosteko hartutako zorraren interesak eragin du galera, bezeroak irabaztea lortu baitu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu