Eroskik 60 denda irekiko ditu, frankizien bidez
MADRIL. Eroski taldeak 60 denda zabalduko ditu aurten frankizien ereduaren bitartez, Espainian eta Herrialde Katalanetan. Eroski City dendak izango dira. Eroskik hamabost milioi euroko inbertsioa egingo du eta 325 lanpostu sortuko ditu. 150 denda berri zabaldu nahi ditu 2011 eta 2013 artean. Eroskik 500 denda frankiziadun baino gehiago ditu, gehienak Galizian. Frankizien bidez, Eroski irits daiteke beren neurriagatik supermerkatuak eta hipermerkatuak jarri ezin dituzten herrietara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu