Eroskik Caprabo osoa bereganatu du
BARTZELONA. Eroski taldeak Caprabo erabat bereganatzeko falta zitzaion %16 erosi du, eta, beraz, osorik bereganatu du. 200 milioi euroren truke lortu du zati hori, hainbat iturriren arabera. Botet familia zen %16 horren jabe, enpresaren sortzaileetako bat. Iaz, Caixaren zatia eskuratu zuen Eroskik (%9), 125 milioi euroren truke. Eroski 2003an sartu zen Capraboren kapitalean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu