Ekonomia

Eroskik Capraboren %75 erosi du

Kataluniako merkataritza gune enpresa garrantzitsua da Caprabo.

2007ko ekainaren 6a
18:22
Entzun
Eroski Taldeak Caprabo Kataluniako merkataritza gune enpresa garrantzitsuaren %75 erosi du, 1.125 milioi euro ordainduta. Sektorean Europan egin den operaziorik handienetakoa da diru aldetik. Kopuru hori ez dute Eroskik eta Caprabok berak jakinarazi, Kataluniako egunkari batek baizik.

Capraboren beste %25aren jabeak, Carbo, Botet eta Elias sendiak (%5; lehen denera %80aren jabe ziren), eta La Caixa (%20) dira.

Eroskik 2.348 establezimendu ditu denera, 47.000 langile baino gehiago, eta urteko bere fakturazioa 8.600 milioi urtetik gorakoa da. Caprabok, berriz, 500 establezimendu ditu, 15.000 langiletik gora eta iaz 2.194 euroko fakturazioa eduki zuen.

Katalunian Caprabo izenarekin segituko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.