Eroskik deskontua egingo die bezeroei asteburu honetan

2012ko abuztuaren 31
00:00
Entzun
Eroskik deskontua egingo die erosleei BEZaren igoera dela eta. Asteburu honetan, %21eko deskontua egingo die eskola materiala eta informatika produktuak erosten dituztenei. Gainera, irailetik urtarrilera bitartean, erosketa bakoitzari %1eko beherapena egingo dio. Elhuyarren produktuen kasuan, BEZa %18tik %21era igoko da. Fundazio horrek dioenez, igoera hori indarrean ez jartzea erabaki dute neurri horrek bezeroengan eraginik izan ez dezan.Decathlon kirol dendetan, ostera, BEZaren igoera horretatik salbu geratuko dira oinarrizko produktuak. Carrefour supermerkatuak 65 urtetik gorakoei bakarrik egingo die deskontua, eta Ikeak, bere produktuen %65i.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.