Irudia. Gasteiz
EROSTEKO AHALMENAREN ALDE
Ehunka erretiratu eta pentsiodun elkartu ziren atzo Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan —irudian, Gasteiz—, erakundeen gizarte politika salatzeko eta hauteskunde garaian euren ahotsa entzunarazteko. Bereziki kritikatu zuten pentsioak izoztu izana, eta erosteko ahalmena berreskuratzea exijitu zuten. «Negargarria da 600 euroko pentsioa ez igotzea», salatu zuen Xabier Isasak, Bilbon. Antolatzaileen arabera, ez luke mila eurotik beherako pentsiorik izan behar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu