Eraikuntza lan handietan egiten diren lege urratzeen salaketen jarioak bere horretan segitzen du. LAB sindikatuak eman du lan baldintzak errespetatzen ez diren azken kasuaren berri. Zubietako erraustegiaren lanetan « sektoreko hitzarmena ez da bete soldatei eta lanaldiei dagokienez», Mikel del Valle eta Iker Espolosin sindikatuko kideek atzo jakinarazi zutenez. «Eremu berean bost garabi dorre batera aritzeak langileentzako eragiten duen arrisku larria» ere azaldu zuten. Haizearen abiadura neurtzeko gailuak hautsita zeudela aritu dira garabi handi horiek, antza.
Lan Ikuskaritzan bi salaketa aurkeztu zituen LABek aurreko urteko abenduan, eta erakunde horretako teknikari bat Zubietara joan zen, Osalaneko beste teknikari batekin batera. Salatutako gertaerak «benetakoak» zirela jakinarazi zion LABi Lan Ikuskaritzak, eta errauste plantaren lanetan diharduten enpresei zuzentzeko agindu zien, «baina zigorrik ezarri gabe».
Etengabe gertatzen da
LAB sindikatuak dio etengabe gertatzen dela prekaritatearen eredua Gipuzkoako obra publikoetan: «Presak eta lan baldintzarik eta lan eskubiderik eza». Eredu hori «onartu eta hauspotu egiten dute» arduradun politikoek, sindikatu abertzalearen arabera. «Enpresek ez dute betetzen lan osasunari dagokion araudia, badakite-eta debalde aterako zaiela». LABeko ordezkariek uste dute «interes ekonomikoak» gailentzen direla, «hein handi batean lan hitzarmena ez baita betetzen, eta urratzaileentzat ez baitago ondoriorik. Erakundeen babesa dute».
Horiek horrela, EAJk, PSEk eta PPk Donostiako Udalean onartutako araua ekarri zuten gogora.«Zaharberritze lan babestuetan Gipuzkoako eraikuntzaren ituna errespetatzeko derrigortasuna kendu dute. Lotsagarria eta onartezina da».
Erraustegiaren lanen baldintzak Lan Ikuskaritzan salatu ditu LABek
Erakundeak onartu egin ditu urraketak, baina ez du zigorrik jarri. «Ez dira kasu bakarrak», dio LABek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu