Laura Mintegi
EH Bilduren lehendakarigaia«Mobilizaziorako beharrak adierazten du egoera larria dela. Euskal gizarteak jakin badaki krisi honen ondorioak bere larruan ordaintzen ari dela. Burujabetza behar-beharrekoa da irtenbidea aurkitzeko».
Jose Luis Rebordinos
Zinemaldiko zuzendaria«Ezin gara grebaren alde edo aurka azaldu, baina garbi dugu une zail batean bizi garela, eta gure elkartasuna adierazten diegu estualdian daudenei. Zinemaldia desagerrarazi dugu egun batez».
EAJ
Gipuzkoako Batzar Nagusietako EAJ«Raxoik egindako murrizketak bidegabeak eta arrazoirik gabeak dira, eta herritarrei haserrea eta kezka sortu diete; baina greba ez da ongizate estatuari egindako erasoei erantzuteko tresnarik egokiena».
Martin Garitano
Gipuzkoako diputatu nagusia«Negozioaren alderdiak falta dira mobilizazioetan. Alderdi horiek gizarte bidezkoagoa galarazten duen eredua babesten dute. Eredu berri baten alde ari gara lanean foru aldundian egunero».