Erreakzioak

2012ko uztailaren 28a
00:00
Entzun

Gemma Zabaleta

Eusko Jaurlaritzako Lan sailburua

«Estatu osoa dago atzeraldi ekonomikoan, baita Euskadi ere, eta munduan ez da herrialderik atzeraldian enplegua sortzeko gai denik. Datu bakoitzaren atzean langabezia sufritzen duten pertsonak daude, eta haren ondorioak beti dramatikoak eta kezkagarriak dira. Guk ere, gobernu gisa, sufritu egiten dugu».

Lourdes Goikoetxea

Nafarroako Lan sailburua

«Datuek erakusten dute lan erakusleak oso ahulak direla Nafarroan. Langabe gehiago daude, baina datu on gisa aipa dezakegu enplegua pixka bat sortu dela aurreko hiruhilekoarekin alderatuz gero. Aurreikuspenak ez dira onak denbora laburrera. Ekonomikoki oso urte gogorra da, eta kostatuko da enplegua handitzea».

ELA



«Enpleguaren bilakaera txarra gobernuek egiten dituzten politiken ondorio zuzena da. Lan arloko eskubideen galera ekartzen duten erreformak, eta gero eta larriagoak diren murrizketa sozialak ari dira onartzen etengabe. Begi bistakoa da enpleguak eta gizartearen ongizateak ez dutela lehentasuna gobernatzen gaituztenentzat».

LAB



«Gaur egungo krisi ekonomikoari lan erreforma eta murrizketa sozialak gehitzeak ekonomia suspertzeko zantzu guztiak zapuzten ditu. Lan erreformaren ondorio kaltegarriena kaleratzeak erraztea zen, eta bete dute helburua. Lanpostuen galera hori buka dadin, oso garrantzitsua da PPren erabakiei emango diegun erantzuna».

Aralar

«Lehendabizikokaltetuak langabeak dira, baina guztioi eragiten digun arazoa da. Era guztietako soluzioak jarri beharko dira praktikan, lanaren banaketatik hasi eta modu arduratsuan egindako zorpetze kolektiboraino; baina hondamendi espekulatiboak behartzen gaituztenak baino erabaki ausartagoak beharko dira».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.