Erreakzioak

2012ko martxoaren 31
00:00
Entzun

Olli Rehn



Europako Ekonomia komisarioa

«Arreta handiz entzun dugu [Luis de Guindos] ministroaren azalpena, eta iruditzen zaigu aurrekontuak bat egiten duela berriki baieztatu dugun %5,3ko datuarekin. Datorren astean egingo dugu analisi sakona».

Josu Erkoreka



EAJko diputatua Espainiako Kongresuan

«Ez dugu gustuko. Gobernuak dio neurrikoa dela, baina zekena da eskuzabala izan behar zuen arlo guztietan, hala nola hazkundea eta enplegua bultzatzeko gaietan. Parlamentuko tramitea luzea da, eta ikusiko dugu gure proposamenak aintzat hartzen ote dituzten».

Rafael Simancas



PSOEko diputatua

«Gobernuak zergak igo dizkie langile eta enpresaburu ondratuei, baina %10eko zerga oparitu die diru beltzarekin ari diren txorizo guztiei».

Pere Macias



CiUko diputatua Espainiako Kongresuan

«PPk errazena egin du, %46,4 jaitsita erkidegoei eta udalei egiten dizkien ekarpenak. Ondorioz, beste administrazioek egingo dituzte murrizketak, eta ez gobernu zentralak. Gure azken jarrera erabakiko dugu estatuak Generalitateari zor dion dirua agertzearen arabera».

Gestha



Ogasun Ministerioko Teknikariak

«Amnistia fiskalari esker, merkealdiko prezioan zurituko dira zerga delituak. Aurreko hiru amnistia fiskalak bezain eraginkortasun gutxi izango du ekonomia ezkutuaren aurka borrokatzeko, eta kalte egiten die zergak txukun pagatzen dituzten guztiei».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.