Erreakzioak

2012ko martxoaren 30a
00:00
Entzun

Elena Garcia



Aholkularia

«Erreformaren ondoren egonkortasunik gabeko lana izango dugu. Hemengo soldata Europako baxuenetakoa da, eta ez dute ukituko. Baina, bestalde, kaleratzeak erraztu egingo dituzte».

Fernando Conde



Erretiratua

«Gizakiak bi ezaugarri ditu: norberaren ideiekin kontsekuente izatea eta duintasuna. Urteetan eskubide batzuk lortzeko lan egin dutenei zor diegu duintasuna, eta haiek egindako lana babestea dagokigu».

Cristina Sastre



Administrazioko langilea

«Soldata izoztuta daukagu. Horrekin, lanaren kalitatea eta erosahalmena mugatzen dira. Gainera, lan baldintzak gero eta okerragoak dira, baina soldata betikoa da. Gutxienez, protesta egin beharko da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.