Erreakzioak

2012ko otsailaren 18a
00:00
Entzun

«Konpromisoa ez da mobilizazioekin agertzen, enplegua sortuz baizik»



Confebask



«Enpleguarekiko konpromisoa ez da mobilizazioekin agertzen, ez argudio faltsuekin eta demagogiarekin, enplegua sortuz baizik. Pentsaezina da batzuek bost milioi langabe sortu dituen ereduari eutsi nahi izatea».

«Kezkatuta nago,EAEn bi greba egunizan daitezkeelako»



Iñigo Urkullu

EAJko EBBko presidentea

«Ez dut bat egiten deialdiarekin. EAEn bi greba izateko arriskuak kezkatzen nau: martxoaren 29koa eta CCOOk eta UGTk antola dezaketena. Sindikatuek hausnarketa egin behar dute beren lanaz».

«Arrazoiak daude sindikatuek mobilizazioak egiteko»



Jose Antonio Pastor

PSE-EEko bozeramailea

«Arrazoiak daude gizartea oso kezkatuta egoteko eta, zalantzarik gabe, sindikatuek mobilizazioak egiteko. Aintzat hartu behar dute gai honetan Eusko Jaurlaritza sindikatuen laguna dela, ez etsaia».

«Baten bat poztuko dute, baina ez dute lanposturik sortuko»



Carlos Olazabal

PPko legebiltzarkidea

«Gatazkek baten bat poztuko dute, baina ez dute lanposturik sortuko, eta zaildu egingo du daudenei eustea. Sindikatuek enpresarien elkarteekin lan egin behar dute, produktibitatea hobetzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.