Erreakzioak

2011ko irailaren 15a
00:00
Entzun

Confebask





«Integrazio akordioa eta bultzatzaileek lortu duten adostasuna oso positiboak dira. Herrialde proiektua da, estrategikoa. Egungo krisi garaian garrantzitsua litzateke Kutxa Bankek enpresen eta familien diru premiak aintzat hartzea».

Iñigo Urkullu



EAJren EBBko presidentea

«Proiektuarekin bat eginda, Bilduk erakutsi du oker zebilelabat egiteari buruz. Konturatu da etorkizunean ordezkaritza nabarmena izango duela Kutxan eta bat egitean parte hartzen ez bazuen hainbat arriskuri aurre egin beharko ziela».

Iñaki Arriola



Gipuzkoako PSE-EEren idazkari nagusia

«Bildu zentzuz jokatzen ari da boterea ukitzen duen neurrian. Bat egitearen alde egin du, eta garai bateko planteamendu maximalistei uko egin die. Ongietorriak errealitatera! Hala ere, Bilduren baiezkoan ez dago ezer berririk».

Antonio Basagoiti



EAEko PPren idazkari nagusia

«Hiru kutxek bat egiteko akordioa ez dago erabat itxita. PPren babesa ez da erabatekoa izango, bankua nork zuzenduko duten jakin arte. Profesionalak izan behar dute, ez santuhartuak. Kudeaketa organoek pluralak izan behar dute».

Unai Sordo



Euskadiko CCOOko idazkari nagusia

«Gure botoa lan akordioaren araberakoa izango da. Hori da lehentasuna. Akordioaren helburua ez da kutxek bat egin aurretik lan ituna lortzea, langileak integratzeko protokoloa lortzea baizik. Kutxetako langileek lan baldintza ezberdinak dituzte».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.