Erreakzioak

2011ko irailaren 14a
00:00
Entzun

Xabier Iturbe



Kutxako presidentea

«Akordioa bereziki pozgarria da. Herri guztia atzean badago, Kutxa Banken proiektua garaiezina da. Helburua ahalik eta babes handiena lortzea zen, eta proiektuaren babesa handitzea lortu dugu. Zenbat eta herri gehiago atzean, orduan eta Kutxa Bank gehiago».

Carlos Agirre



Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailburua

«Jainkoari eskerrak, badirudi proiektua ixten ari dela. Akordioarena albiste ona da, hiru kutxak Kutxa Banken batzeko prozesua izu-ikararik gabe eta ahalik eta babes handienarekin egingo delako».

Javier de Andres



Arabako diputatu nagusia

«Alderdiek eta sindikatuek bat egitea komeni da. Zenbat eta babes handiagoa, orduan eta hobeto etorkizuneko bankuaren egonkortasuna bermatzeko».

Adolfo Muñoz



ELAko idazkari nagusia

«Paradoxa da kutxek estatuko negoziazio kolektiboaren ereduaren alde egitea eta, aldi berean, Bildurekin akordioa lortzea. Orain arte ezetz erantzun digute lan harremanen euskal esparrua errespetatzeko eskatu diegunean».

Patxi Ruiz



Euskadiko CCOOko Banka arduraduna

«Gure babesa lortzeko, lan baldintzak hitzartu behar ditugu. Langileek ezin dute banku berrira pasatu bermerik gabe. Oraindik denbora daukagu akordioa lortzeko. Langileek duela hiru hilabete aukeratu zuten nahi duten lan hitzarmenaren eremu geografikoa, hauteskunde sindikaletan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.